Urri lehenengoaren 17an izango da Areatzako IX. Mendi Martxea eta aurretik, mendi lasterketen inguruan hausnartzeko mahai-ingurua antolatu da Areatzako Udalak. Hau hilaren 15ean izango da, eguena, 18:30ean udaletxean. Bea Azpiri kazetaria egongo da moderatzaile lanak egiten eta aurrez-aurre izango dauz lasterketen munduan ezagun egin diran hiru andra korrikalari: Onditz Iturbe igorreztarra, Oihana Azkorbebeitia eta Oihana Kortazar.