birziklapena

Areatzan dago garbigune mobikorra

Asier Abrisketa 2022ko ira. 8a, 12:30

Urri lehenengoaren 20ra arte egongo da plazan gailu eta hondakin txikientzako garbigunea.

Arratiako herri desbardinetatik pasau ostean, gailu eta hondakin txikiak botateko ipini dau Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker enpreseak garbigune mobikorra Areatzan. Beste hondakinak, handiagoak diranak ohiko garbiguneetara eroan beharko dira.

Hondakin mota asko batzeako gaitasuna dauka: etxeko tresna txikiak, sueteko tresnak, etxeko orioa, sakeleko telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!