Alkartearen hogetazazpigarren urteurrena da aurtengoa eta Peña Gorbeako Gurutzeak urteroko jardunaldia ospatuko dau, kideakaz eta izena emon dabenekaz. Urri lehenengoaren 3rako, ohiko egitaraua antolatzeaz gain, egoitza barria estreinauko dau kirol-lagunarteak The Quiet Cornerren, zuzeneko musika eta guzti.
Goizean Gorbeiako kurutzera ibilaldia egingo dabe askok, baina herrian be egongo da zer egin. The Quiet Cornerren Eingo taldeko trikitilariak eta pintxoak egongo dira 12:30ean eta ostean, kalejiran urtengo dira trikitilariak.
Gorbeiako kurutzera igongo diranak, goizeko 09:00etan urtengo dira Areatzako frontoitik. Gora heldu, taldearen bufanda eta banderakaz argazkia atera, hamaiketakoa egin eta Pagomakurreraino bajatuko dira gero. Bertan, hildako bazkideen omenezko ekitaldia ospatuko dabe 13:30ean.
Gero, Areatzara bajatuko dira parte-hartzaileak eta udaletxeko arkupeetan zerbitzauko da sagardotegi erako bazkaria, 15:00etan.
Egoitza barriaren inaugurazino jaia, 20:15ean hasiko da, Motxo tabernea atzean itxi eta The Quiet Corner izango da egoitza barria. Pintxoak eta rock&roll musikea egongo dira bertan; Los Tessee Rocking Boys taldeak Es de noche y es la hora diskoa aurkeztuko dau zuzenean.