urtekerea

Areatzako jubiladuek Gasteizera egingo dabe urtekerea

Asier Abrisketa 2022ko ira. 1a, 12:16
Arabako Fournier Karta Museoa.

Izena gaur, bihar eta astelehenean emon daiteke Uparan alkartearen lokalean, 18:00etatik 20:00etara.

Areatzako Uparan Jubiladu eta Pentsiodunen Elkarteak antolatuta, herriko jubiladuek urri lehenengoaren 14an Gasteizera joateko aukerea izango dabe. Bertan Alde Zaharretik bisita gidatua egin, Salburuan bazkaldu eta Fournier Karta Museoa ezetuko dabe.

Urtekeran parte hartzeako, aldez aurretik emon behar da izena alkartearen lokalean. Horretarako, hilaren 1ean, 2an eta 5ean egongo da zabalik lokala, 18:00ak eta 20:00ak bitartean. Bazkideentzako prezioa 30 eurokoa da eta bazkide ez diranentzako, hamar euro gehiago.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!