mendia

Areatzako Mendi Martxea antolatzeko batzarra egingo da gaur

Asier Abrisketa 2022ko ira. 1a, 10:22

Urri lehenengoaren 17an egingo dan martxarako bilerea udaletxean izango da gaur, hilak 1 19:00etan.

Lamino Kirol Klubak antolatuta, urri lehenengoaren 17a egingo da Areatzako IX. Mendi Martxea. Izen-emotea zabalik dago daborduko, urri lehenengoaren 15era arte martxearen webgunean zortzi eurotan; baina egunean bertan be egin daiteke lau euro gehiago ordainduta, hau da, hamabi. Martxako horniketea, opari bana eta amaitu osteko parrilladea sartzean dira prezioan.

Aurtengo edizinoan, ibilbide bi antolatu dabez. Martxa laburrak hemeretzi kilometro izango dauz eta Bikotzganen hasiko da, bertara igoteko autobusa egongo da. Horniketa puntua Arraban izango dabe, bajatuten hasi orduko. Martxa luzeak ostera, 26 kilometro eta 1.200 metroko desnibel positiboa izango dauz. Hau Areatzako plazan hasi eta Upoko tontorretik pasauta, Mendiganara helduko da. Bertan egongo da lehenengo horniketa puntua. Gero Larreder, Atxulo eta Potxoletatik joango dira mendizaleak, Arraban horniketa puntuan geratu eta barriro Areatzara bueltau orduko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!