jaiak

Jai egun bi faltau dira Areatzako jaiak amaituteko

Asier Abrisketa 2022ko abu. 29a, 13:04
Argazkia: goiena.eus

Karta jokoak, Kobr3 ikuskizuna, umeen playback-ak eta mariatxiak egongo dira; eta gauez, plazatik gaztetxera mobiduko da jaia.

Goizean umeentzako puzgarriak egon dira eta eguerdirako, Makailao Txapelketarako proposamenak aurkeztu behar dira Areatzako jaietako zazpigarren egunean. Jaien agurra martitzen gauean izango da baina oindino badagoz faltau diran orduei probetxua aterateko indarrak.

Holan, egitarauak aurrera jarraituten dau, desbardintasun bategaz, gaur eta bihar Laminetxe Gaztetxera mobiduko da gaueko giroa. Gaur Lukiek taldeak berreskuratuko dau gaztetxeko oholtza, zazpi urte geroago. Martitzenean barriz, techno musikea egongo da gaztetxean.

Atzen egunetako egitaraua

Abuztuak 29, astelehena

11:00etan, umeentzako puzgarriak.
14:00etan, Makailao Txapelketea.
17:00etan, Tute Txapelketea.
20:00etan, Zirkozaurre konpainiaren Kobr3 ikuskizuna.
23:00etan, Lukiek Laminetxe Gaztetxean.

Abuztuak 30, martitzena

12:00etan, bits jaia.
16:00etan, Mus Txapelketea.
17:00etan, umeen playbacka.
22:00etan, Mariachi Dominguez taldea eta jaien agurra.
00:00etan, techno gaua Laminetxe Gaztetxean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!