musikea

GBH taldea Areatzan egongo da gaur

Asier Abrisketa 2022ko abu. 26a, 17:18

City Babby Attacked by Rats disko mitikoaren 40. urteurreneko biran, geldialdia egingo dau Birminghameko taldeak Areatzako jaietan.

Gaur, hilak 26, iluntzean Burrunba elektrotxarangeak kaleak animau eta Radiocrimen taldeak plazako giroa izetu ostean,  GBH taldea igongo da oholtzara. 1978an, Charged GBH moduan jaio zan taldea hardocore punk musikearen aintzindaritzat hartzean dabe adituek.

Ospea 1982an lortu eban GBH taldeak, lehenengo estudioko diskoagaz: City Babby Attacked by Rats -Arratoiak erasotutako uriko haurra-. Diskoak berrogei urte bete dauzala-ta abiatu dabe aurtengo birea. Collin Abrahall, Colin "Jock" Blyth, Sean McCarthy eta Andrew Williams izan ziran lehen taldekideak. Gaur egun, McCarthy eta Williams- en faltan, Ross Lomasek joten dau bajua eta Scott Preecek bateria.

Ingelesen aurretik, Radiocrimen punk taldeak eskainiko dau kontzertua Areatzako plazan. Hamar urteko ibilbidea daukan taldea Luis "Punk" (Punk Guerrilla), Txarly "Usher" (Los Carniceros del Norte), Unai Santacoloma billaroztarra, David "Sopli" eta Gontzalek ostuten dabe. 2012tik, bost lan argitaratu ditue: Matame, Antecedentes, Tercer Grado, Made in Baske Country zuzenekoa eta Las peores cosas imaginables están sucediendo ahora mismo, hurrengoz hurrengo.

Los trogloditas

Urte luzez Loquillogaz batera ibili zan bandeak be geldialdia egingo dau Areatzako jaietan. Domekan, Zubizarran izango da zuzeneko kontzertua, 13:00etan. Taldearen atzen kontzertuetako bat izango da, izan be, uda hasikeran jakinarazo eben taldeak uda ostean agur esango ebala.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!