jaiak

Frontoian egingo dira arrasti eta gaueko ekintzak

Asier Abrisketa 2022ko abu. 25a, 13:02

Euria egingo dauala-ta, Areatzako Udalak jakinarazo dau gaurko egitarauaren parte diran ekintzak frontoian egingo dirala.

Gaur, hilak 25, euria espero da arrasti eta gau osoan. Holan, Areatzako jaietako ekintzak aterrian egin ahal izateko, Udalak adierazo dau arrasti eta gaueko egitaraua frontoian eroango dala aurrera. Hau da, 16:00etako Briska Txapelketea, Tortilla lehiaketea, afari herrikoia eta geroko, Dj Mariskal-en emonaldia.

Aldaketak Bizkaibusen ibilbidean

Abuztuaren 27an, aldaketak egongo dira autobusek Areatzatik egiten daben ibilbidean. Bi dira aldaketak: 18:00etatik 18:40ra Bilbora doan autobusaren geltokia Arratiano jatetxearen ondoan egongo da. 22:20tik 23:15era Zeanurira doan autobusa be, leku beretik pasauko da, erdigunetik pasau beharrean. Beraz ordu horreetan Ugarte, Biteri, Areatza eta Bolibar Egoitzako geralekuak zerbitzuz kanpo egongo dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!