Laminetxe Gztx

Laminetxe Gaztetxean be antolatu dabe jaietako egitaraua

Asier Abrisketa 2022ko abu. 23a, 11:25
Laminetxe Gaztetxearen inaugurazinoa, garagarrilean.

Bingo musikatua, kuadrillen arteko olinpiadak, Lukiek taldea eta dj-ak egongo dira hurrengo egunetan.

Gaur eguerdian hasiko dira Areatzako jaietako ospakizunak eta Laminetxe Gaztetxea ez da atzean geratu. Zazpi urtez zarratuta egon ostean, garagarrilean inaugurau eben billaroztar gazteek gaztetxe barria eta bueltan dator zuzeneko musikea.

Aurretik, abuztuaren 24an, bingo musikatua egongo da 20:00etatik aurrera. Astelehenean barriz, hilak 29, Gazte Eguna ospatuko dabe. Lehenengo, kuadrillen arteko jokoak egingo ditue herritik, gaztetxeak 18:30ean hasita. Gauean barriz, Lukiek taldea urtengo da 23:00etan Laminetxeko oholtzako giroa berreskuratzen eta jarraian Dj Feministrak bikoteak hartuko dau musikearen ardurea. Hurrengo egunean, hilak 30, gauez bakarrik zabalduko da Laminetxe, jaiei techno musikearen erritmoan agurra egiteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!