jaiak

Bihar hasiko dira Areatzako jaiak

Asier Abrisketa 2022ko abu. 22a, 11:05

Uparan Jubilatu eta Pentsiodunen Elkarteko kideek botako dabe txupina 14:00etan.

Urte biren ostean, txotxongilo, erraldoi eta buruhandiak barriro egingo dabe desfilea Areatzako uribildutik,  Areatzako Banda, Bizkaiko Gaitero eta txistularien erritmoan. Horrezaz gain, txapelketa gastronomikoak, kontzertu eta kale musikea, karta jokoak, pelota partiduak eta umeentzako ekintzak egongo dira aste batez.

Egitaraua

Abuztuak 23, martitzena 

13:00etan, “Errepresaliatuak etxera!” kontzentrazioa plazan, Presoak kalera dinamikak antolatuta.
14:00etan, txupinazoa. Areatzako txotxongilo, erraldoi eta buruhandiak, Areatzako txistulariak, Areatzako Banda eta Bizkaiko Gaiteroak. 
18:00etan, Matraka elektrotxarangea. 
20:00etan, Salbe Herrikoia. Hilarion Eslavaren Salve Regina. Areatza eta beste herrietako lagun taldea. 
22:00etan, erromeria Altxa Porru taldeagaz. 
23:30ean, XXVII. Playback Lehiaketa eta jarraian erromeria Altxa Porru taldeagaz. 

Abuztuak 24, eguaztena 

06:00retan, mortero jaurtiketea. 
11:30ean, txistu eta metalezko musika tresnen kalejirea. 
11:30ean, herri kirolak umeentzat plazan.
12:00etan, meza nagusia. 
12:45ean, txistu eta metalezko musika tresnen kalejirea. 
13:00etan, herri kirolak plazan. 
14:00etan, kalejirea Arratiako Eingo eskolako trikitilariakaz.
17:45ean, eskupelota partiduak: Neskak: Aldai-Erasun vs. Arrizabalaga-Gaminde. Mutilak: Aurrekoetxea-Aizpuru vs. Karregal-Ibarloza.
20:00etan, bingo musikatua Laminetxe Gaztetxean.

22:00etan, Dj Feli. 
02:30ean, txokolate jana presoen eskubideen aldeko txosnan. 

Abuztuak 25, eguena 

11:30ean, arimen aldeko mezea. 
13:00etan, hirugarren adinekoentzako kopaua. 
16:00etan, Briska Txapelketea plazan, Uparan Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak antolatuta. 
20:00etan, Tortilla Txapelketa (aurkezpena). 
21:30ean, afari herrikoia. 
Jarraian Dj Mariskal. 

Abuztuak 26, barikua 

13:45etik 14:30era, Paella Lehiaketa (aurkezpena). 
20:00etan, Burrunba elektrotxarangea. 
24:00etan, kontzertuak: Radiocrimen eta GBH taldeak. 

Abuztuak 27, zapatua 

18:00etan, Danborrada Txikiaren kalejirea. 
22:30ean, kuadrillen kalejira eta suak. Areatzako kuadrillak, Areatzako Danborrada, su artifizialak eta Pasai txarangea. 
00:00etan, Nikotina taldea. 
02:00etan, Areatzako Danborradaren bigarren bueltea. 
Ostean, Dj Martin Selektah. 

Abuztuak 28, domekea 

13:00etan, Los Trogloditas taldea Zubizarran. Loquilloren banda ohia. 
14:00etan, Durundue batukadearen kalejirda. 
14:00etan, tabernen arteko Pintxo Lehiaketea. 
18:00etan, eskupelota partiduak. Paleta gomazkoa, Areatzako eskolako neskak, partida bi. Gero Saez-Salanueva vs. Martin-Ruiz de Azua.
21:30ean, Areatzako Banda: Sorotan Bele Gogoan.

Abuztuak 29, astelehena

11:00etan, umeentzako puzgarriak.
14:00etan, Makailao Txapelketea.
17:00etan, Tute Txapelketea.
18:30ean, Kuadrillen arteko olinpiadak, Laminetxe Gaztetxetik.
20:00etan, Zirkozaurre konpainiaren Kobr3 ikuskizuna.
23:00etan, kontzertuak Laminetxe Gaztetxean: Lukiek eta Dj Feministrak.

Abuztuak 30, martitzena

12:00etan, bits jaia.
16:00etan, Mus Txapelketea.
17:00etan, umeen playbacka.
22:00etan, Mariachi Dominguez taldea eta jaien agurra.
00:00etan, techno gaua Laminetxe Gaztetxean.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!