MUSIKEA

Highlanders taldeak kontzertua eskainiko dau Areatzan

The Quiet Corner taberna irlandarrean egongo dira entzungai zuzenean, barikuan hilak 19, 20:00etan.

Highlanders taldea 2014an sortu eben Borja Feal (flautea/gaitea) eta Edu Andérez (gitarrea) musikariek. Atzen urteetan, estudioko hiru disko grabau dabez: Cruce de Caminos (2015), Celtic Colours (2016) eta Travels (2019), eta kontzertuak emon dabez Espainiako folk jaialdi eta antzoki nagusietan (Madril, Soria, Segovia, Granada, Salamanca, Kantabria, Palentzia, eta abar). Zeltiar musikea jazzagaz, flamenkoagaz eta euren konposizinoen beste sonoridade batzuekaz egindako fusino bereziek, publikoaren eta kritikearen onarpena emon deutse.

Bikote formatuan joko dabe Areatzan, TQCtik pasau diran gehienetan lez. The Quiet Moments disko solidarioko lehen kantua eurena da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!