ondare historikoa

Areatzako uribildua ezetuteko aukerea dago zapatuan

Asier Abrisketa 2022ko abu. 11a, 10:49

11:00etan urtengo da gehienez be 20 personako taldea alde zaharretik ibilbide gidatua egitera.

Abuztuaren 13an, Gorbeia Turismok aurten antolatutako bigarren ibilbide gidatua egingo da Areatzatik, urri lehenengoaren 18an be egongo da beste aukera bat. Bainuetxetik 11:00etan urten eta ordu bi inguruko bisitea egingo dabe, Karporaino. Izena 94 612 26 95 telefonoan, turismo@gorbeialdea.com helbidean edo basquemountains webgunean emon daiteke.

Parte hartzaileek, monumentu multzo izentautako alde zaharretik ibiliko dira, bertako jauregi eta etxetzarrak ikusten. Bitartean, gidariak Areatzaren eta monumentuen jatorriak azalduko dauz. XVI. mendeko Santa Isabel komentua eta Gortazar jauregia, Bekoerrota eta Goikoerrota errotak eta bestelako eraikin historikoak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!