osasuna

Areatza eta Zeanurira dator odola emoteko autobusa

Asier Abrisketa 2022ko abu. 11a, 10:21

Bihar, hilak 12, Osakidetzaren autobusa Zeanuriko plazan egongo da 16:30ean eta Areatzako Añibarro parkera helduko da 18:30ean.

Barikuan, Osakidetzaren odola emoteko autobusa Arratiatik pasauko da arrastian. Lehen geldialdia Zeanurin egingo dau, 16:30etik 18:00etara emon ahalko da odola plazan. Areatzara barriz, 18:30ean egongo da zabalik Pedro Antonio Añibarro parkean, 21:00etara arte.

18 eta 65 urte bitartekoa eta 50 kilotik gorakoa izatea da oinarrizko baldintza bakarra. Baina badagoz beste kasu batzuk be. Adibidez, odola lehenengoz emon gura ezkero, 60 urte da gehienezko adina. Urtero emon ahal dan odolaren muga be badago. Holan, andrek hirutan emon ahal dabe eta gizonek, lautan.

Beste baldintza batzuk, atzen tatuajea egitetik lau hilebete pasau behar dirala eta hepatitisa hamabi urte bete aurretik izatea, ez beranduago. Ohiko botikak hartuta edo kolesterol altua izanda be emon daiteke odola eta atzenik, gomendatzen da aurretik zeozer jatea, ondo hidratatzea eta atsedena hartuta egotea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!