musikea

Areatza Musik&Beer-eko bisera eta kamisetak ditue salgai

Asier Abrisketa 2022ko abu. 5a, 10:00

BEGITUk bisera eta kamiseta bana zozketauko dau sare sozialetan hurrengo edizinorako taldeak proposatzen dabezanen artean.

Areatza Musik & Beer jaialdiko antolatzaileak badagoz hurrengo urtera begira eta barriro hasi dira merchan-a saltzean. Jaialdiko biserak eta andrentzako kamisetak daukiez salgai. Zurea lortzeako bi bide dagoz, areatzamusikbeer@gmail.com helbidera idatzi eta produktuak erostea edo BEGITUren zozketan parte hartzea.

Zozketan, bisera bat eta andrentzako L kamiseta bat egongo dira. Parte hartzeako, BEGITUren sare sozialetan (Twitter, Facebook eta Instagram) zozketearen argitalpena topau, eta idatzi komentarioetan 2023ko Areatza Musik & Beer jaialdian ze talde entzun gura dozun. Animau eta bota zure proposamena!

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!