azokea

Areatzan izango da Andra Sortzaile eta Ekintzaileen II. Azokea

Asier Abrisketa 2022ko abu. 4a, 10:20

Urri lehenengoaren 24an izango da "Andrak plazara(tu)" lelopeko azokea. Parte hartzeako Arratiako Udalen Mankomunidadeagaz ipini behar da kontaktuan.

Arratiako Udalen Mankomunidadeko Bardintasun Zerbitzuak, arlo ekonomikoan, gizon eta andren artean dagoan arrakala txikitzeko, Andra Sortzaile eta Ekintzaileen Azokea antolatu eban atzen urtean Diman, eta Areatzan izango da merkadua aurten. Oingoan, "Arratiako sare ekonomikoan andrek daukien espazioa aldarrikatzea" ipini dabe erdigunean.

Merkadu honetan, lehen sektoreko eta artisautzako produktuak edota Arratia eta inguruko andren edozein motatako negozioak erakusteko mahaiak ipiniko ditu Arratiako Udalen Mankomunitateak. Andrek euren produktuak edo jarduna ipiniko ahalko dabe ikusgai edota salgai azokan.

Aurreko edizinoan eskaintza ugaria egon zan: zidarrezko bitxiak, frutak eta barazkiak, gozoak, ogia, euskal pastela, artelan grafikoa, umeentzako erropak, euskal jantziak, narruzko produktuak eta janari marokoarra, besteak beste. Giro ederra sortu zan, Bihotz Gorospe abesten eta Inbigu Gipsy Jazz taldeak be parte hartu eben eta.

Parte hartzeako, idatzi bardintasuna.arratia@bizkaia.org helbidera edo deitu 94 631 17 17 edo 688 627 393 telefonoetara.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!