Urteroko Gorbeiako kurutzerako ibilaldia urri lehenengoaren 3an egingo dau aurten izen bereko Athletic Cluben Areatzako zaleen alkarteak. Igon ostean, hildako bazkideei omenaldia eta sagardotegi erako bazkaria egingo dabez Pagomakurren. Egoitzea iluntzean inaugurauko dabe, The Quiet Cornerrean, kontzertu eta guzti.
Gorbeiako kurutzerantza, goizeko 09:00etan urtengo dira athletic zaleak Areatzako frontoitik. Gora heldu, bufanda eta banderakaz argazkia atera eta Pagomakurreraino bajatuko dira gero. Bertan, 14:30ean egingo da ekitaldi bat, hildako bazkideen omenezkoa.
Jarraian, sagardotegi menua zerbitzauko da bertan. Bazkarirako izena 691 52 97 48 edo 609 48 67 22 telefono zenbakietan emon daiteke, abuztuaren 31ra arte, edo The Quiet Corner tabernan, abuztuaren 28ra arte. Menuaren prezioa 12 eurokoa da bazkideentzako, eta 32 euro bazkide ez diranentzako. Umeen kasuan, menuak 5 euro balioko dauz bazkideentzako, eta 10 euro gainontzekoentzako.
Pagomakurren bazkaldu eta Areatzara bajatuta, 20:30ean izango da alkartearen egoitza barriaren inaugurazinoa, The Quiet Corner Tabernan. Zuzeneko musikea be egongo da inaugurazino-jaian, Los Tesse Rocking Boys taldeak aurkeztuko dau 2021ean argitaratutako lehen diskoa, Es de noche y es la hora.