mendia

Pagomakurrera hurbiltzeko autobusa egongo da San Inazio egunean

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 27a, 12:40
argazkia: Turismo Euskadi

Hilaren 31n, debekatuta egongo da motordun ibilgailuak, bizikletak eta zaldiak autobusaren bidetik joatea.

Garagarrilaren 31 da San Inazio eguna eta urtero lez, milaka izango dira Gorbeiako kurutzera igoteko bidea egingo dabenak. Ingurunea babestu eta zirkulazino arazoak saihesteko, Aldundiak autobus zerbitzua ipiniko dau aurten be. Lehenengoa goizeko 06:00etan urtengo da Areatzako ugerleku paretik eta azkena, 19:00etan bajatuko da Pagomakurretik. Autobusa 20 minuturo urtengo da norantzako bakotxean. Autoak Areatzan aparkatzeko, hainbat gune seinaleztatuko dauz Udalak autobusa urteten dan lekutik gertu.

Azken urteetan, debekatuta egon da norbere ibilgailuagaz Pagomakurrera edo aurreko aparkalekuetara heltzea, eta aurten bardin jarraituko dau arauak. Lurren jaubeak, abeltzainak eta aterpeetako erabiltzaileak be ezingo dira autoetan igon. Gainera, lehenengoz debekatuko da bizikletan edo zaldiz ibiltea autobusaren bidetik. Beste alde batetik, aurreko egunetan aparkalekuak ez beteteko helburuagaz, debekatuta egongo da hilaren 27an, 28an, 29an, 30ean eta 31n Parke Naturalean akanpau eta gaua pasatzea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!