etxebizitza

Etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzea eskatzeko epea zabaldu da Areatzan

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 27a, 10:17

18 eta 35 urte arteko gazteek urri lehenengoaren 30era arte izango dabe udaletxean laguntzea eskatzeko aukerea.

Areatzako Udalak 3.000 euro ipiniko dauz deialdi honetan, "gazteei emantzipazino prozesuan babesa emoteko" helburuagaz. Gehienez be, 600 euroko alokairuak ordainduko dabezan gazteei lagunduko deutsie eta etxe horretan biziko diranen artean, ezingo dabez urtean 35.000 euro baino gehiagoko diru sarrerak izan. Holan, 20.000 euro baino gitxiagoko diru sarrerak dabezanek 200 euro jasoko dabez hilean. 27.500 euroetara heltzen ez diranek 150 euro eta hortik gora, 100 euro.

Dirulaguntzea jasoteko, bizikidetza unidadeko guztiak izan behar dira 18 eta 35 urte bitartekoak. Salbuespena, menpeko adin txikikoak egotea da. Beste alde batetik, laguntzea jasoteko gitxienez hiru urtez Areatzan erroldatuta dagoan persona bat egon behar da eta etxebizitzan sartu ostean, danak erroldatu beharko dira bertan.

Arau, dokumentazino eta bete-behar guztiak dagoz Areatzako Udalaren webgunean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!