areatza udan

Eguenean izango dira Areatza Udan egitarauko atzen ekimen kulturalak

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 26a, 11:09

La Mare.

Bainuetxe ondoko landan izango dira Trakamatrakaren ikuskizuna eta La Mareren kontzertua, 20:00etatik aurrera.

Areatza Udan egitarauan bildu dabez gargarrileko ekintza kulturalak eta hilaren 28an, eguena, izango dira atzenengo emonaldiak. Bainuetxe alboko landan, 20:00etan hasiko da Trakamatrakaren Matraka Culinary Center ikuskizuna. Bertan, Jon Urrutia musikariak, musikea aterako deutso jatekoari eta birziklautako materialei.

La Mare kantautore cadiztarraren kontzertua ostera, 22:00etan hasiko da. Bertan, Mar-en La raíz (Mauka Musikagintza, 2021) atzen diskoko abestiak entzuteko aukerea egongo da. Diskoan, folklorea eta munduko musika desbardinak buztartu dauz Marek, maitasun eta konpromiso sozialen garrantzia azpimarratuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!