Laminetxe Gztx

Gaur arrastian zabalduko da Laminetxe Gaztetxea

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 26a, 10:23

Zazpi urte eta auzolan ugariren ostean, Areatzako gaztetxean edana, musiketa eta bingoa egongo dira gaur arrastian.

2015eko aprilean egin zan Areatzako Laminetxe Gaztetxean atzen kontzertua eta ateak barriro zabalduko dira gaur arrastian, 16:00etan. Atzen hileetan Arragoeta kaleko eraikina garbitu eta atonduten egon dira gazte ugari. Gaztetxea prest dagoala, lehen aisi ekintzarako bingoa egitea pentsau dabe. Bitartean, taberna zerbitzua eta musikea be egongo dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!