areatza udan

Folklore Bizian jaialdia egongo da ikusgai domekan

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 22a, 11:16
Sama Ensemble Folklorique.

Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak, Gran Ballet Argentinok eta Sri Lankako Sama Ensemble Folklorique Nationalek egingo dabez erakustaldiak Areatzako plazan.

Areatza Udan garagarrileko egitarauaren hirugarren ekintzea izango da Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeak antolatuten dauan Folklore Bizian jantza jaialdia. Hilaren 24an, 20:00etan ikusi ahalko dira ballet argentinarra, Sri Lankako folklorea eta galdakoztarren jantzak.

Sri Lankako folklore nazionala Sama taldeak plazaratuko dau. Euren ikuskizunak kolore eta intzentsoen erabilereagaitik egin dira entzutetsu, misterioa eta elementu sagraduak nahasten ditue. Jantzariek sua iruntsi eta botaten dabe, txingarren gainean ibili eta harribitxiz jositako jantzakaz mobiduten dira. Gran Ballet Argentino barriz, taularatze originalen bidez, herrialdeko eskualde desbardinetako jantzak buztartzeagaitik nabarmentzen da nazinoartean.

argazkia: Wikipedia

Areatza Udan egitarauko hurrengo eta atzen ekintzea hilaren 28an izango da, Matraca Culinary Center ikuskizuna eta La Mareren kontzertua egongo dira bainuetxe ondoko landan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!