musikea

Kantauri Beat taldeak kontzertua eskainiko dau Areatzan

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 22a, 10:14

Zapatuan izango da soul eta funk musika emonaldia, 20:00etan The Quiet Corner tabernan.

Bihar, garagarrilak 23, kontzertu barri bat dakar Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrak. Oingoan, Kantauri Beat boskote bilbotarrak girotuko dau zapatu iluntzea. Soul eta funk doinuekaz, "leherketa psikodelikoa" iragarri dabe kartelean. Erritmo biziko oinarria, saxoagaz eta hammond organuagaz buztartzen dauz Priscilla Band eta Kantauri Studios-en sortzailea dan Kantauri Beat taldeak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!