jaiak

Areatzak badauka jaietako kartel ofiziala

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 19a, 12:57

Gaur egingo da Danborrada Txikirako lehen entsegua eta bihar Jai Batzordearen txosnearen inguruko batzarra.

Areatzako jaietarako gero eta gitxiago falta da eta hasi dira daborduko prestaketa lanakaz. Gaur bertan, hilak 19, jakinarazo dau Jai Batzordeak Eneko Quintana izan dala aurtego Kartel Lehiaketearen irabazlea. 150 euroko saria jasoko dau, hamabi lanen artean aukeratutako kartelaren egileak.

Beste alde batetik, gaur arrastian hasiko dira Danborrada Txikiaren antolaketeagaz. 19:45ean eskoletan batzeako deia zabaldu dabe, tanborradan izena emon eta lehenengo entsegua egiteko. Hurrengo saioak, martitzen eta eguen guztietan egingo ditue, 20:00etan. Bihar barriz, hilak 20, Jai Batzordeak txosnearen kudeaketarako batzarra egingo dau 20:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!