Kontzertua

The Sorry String Band-ek kontzertua eskainiko dau Areatzan

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 14a, 09:47

The Quiet Corner tabernan egongo dira entzungai blues, folk rock eta country rock doinuak barikuan, 19:30ean.

Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrak beste zuzeneko kontzertu bat dakar asteon, The Sorry String Band laukotea. Hilaren 15ean, 19:30etik aurrera hasiko dira Mario Gomez (dobroa, gitarrea eta ahotsa), Txutxo Iturralde (6 eta 12 kordako gitarrea, banjoa eta ahotsa), Cameron Wbster (mandolina, gitarrea eta ahotsa) eta Asier Yarza (kontrabajua eta ahotsa) euren instrumentuakaz blues, folk eta country rock musikea buztartzen.

Bikote lez jaio zan bandeak 2014an emon ebazan lehen pausuak, Jesus Iturralde 'Txutxo' eta Mario Gomez Residence Bilbaoko Jam eta Bluegrass saioetan alkartu ostean, abestiak batera joten hasi ziranean. Cameron Wbster hurrengo urtean batu jakien, Mariogaz batera The Junk Band, Esme Squalor eta Coigreack Ago Baile taldeetan batera lan egindakoak ziralako.

Asier Yarza be Mariok hurbildu eban taldera 2017an, Playa Canalla Jam Band, Sticky Pointers eta Banda Badayan alkarregaz egon ostean. Orduan sortu zan  gaur egungo The Sorry String Band eta hasi ziran Euskal Herriko areto, taberna eta kaleak girotzen.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!