Merkataritzea

Bonodenda kanpainea luzatu da Areatzan

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 12a, 12:42
argazkia: unsplash.com

Hamasei urtetik gorako herritarrek beste bonu bi lortu ahalko dabez udaletxean, 20 eurogaz 25 euroko erosketak egiteko.

Bagilea hasi orduko ipini zan martxan Areatzako Bonodenda kanpainea. Udaletxean egon ziran 400 bonuak saldu ez diranez, NAN bakotxeko beste bonu bi lortzeako aukerea emon dabe Udalak eta Merkatarien Elkarteak. Honeek be 20 eurotan, hamasei urtetik gorako herritarrentzako.

Bonuak lortuta, honeekaz Bonodenda kanpaineagaz bat egin daben saltokietan egin ahalko dira erosketak, ehuneko hogeiko beherapenagaz. Bonuak multzotu daitekez, baina erosketak egiterakoan, ordaindu beharrekoa bonoen baliora heltzean ez bada, ez da dirurik bueltako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!