Areatza udan

Clown ikuskizuna eta kontzertua egongo dira bihar Areatzan

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 6a, 16:22
Adabaki ikuskizuna.

'Areatza udan' programazino barruan dagoz Bapatean Zirkoren Adabaki ikuskizuna eta Puerto Vaivén taldearen kontzertua, iluntzean Karpoko landan.

Garagarrilean, lau eguneko 'Areatza udan' programazinoa antolatu dau Udalak. Zapatuan izan zan lehena, Ospitalosteko santomasen ospakizuna. Bigarrena hilaren 7an izango da, eguen iluntzean hain zuzen be, Karpo auzoko landan. 20:00etan izango da clown ikuskizuna, Bapatean konpainiaren Adabaki. Gero herritarrak batera afaltzeko aukerea izango dabe, bakotxak bere jana eroanda. Amaitzeko, 22:00etan hasiko da Puerto Vaivén taldearen kontzertuan. Talde hau Espainia, Mexiko, Txile eta Venezuelako musikariakaz dago osotuta eta bertako folklore doinuetan dagoz oinarrituta abestiak.

'Areatza udan'-en hurrengo jardunaldiak garagarril amaieran izango dira, 24an eta 28an. Hilaren 24an Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldea, Gran Ballet Argentina eta Sama taldea, Sri Lankako folklore ensenblea, egongo dira. Hilaren 28an barriz, Matraca Culinary Center ikuskizuna eta La Mareren kontzertua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!