Irrintzi Ibarrolak eta Jorge Grosek osotutako Confluence taldea Areatzako The Quiet Cornerren egongo da garagarrilaren 2an, 21:00etan. Ahots eta gitarrakaz, batzuetan beste musikari batzuen laguntzeagaz be, jazz, blues eta pop doinuak nahasten ditue Ibarrolak sortutako kantetan.
Bikote bilbotarraren musikeak "gesal eta delta usainekoa, Memphis, Mississippi, San Francisco, Gallarta eta hegoaldeko itsasoetako esentziaduna" dala azaltzen dabe. "Abestietan, batzuetan fin beste batzuetan ozen, bandak omentzen dauzan artisten eraginak somatzen dira: Redding, Sun Ra, Waits, Taj Mahal, Dylan, Bruce, Sting, Mingus edo Hiatt langoak".