jaiak

Jaietako Kartel Lehiaketea ipini dau martxan Areatzako Jai Batzordeak

Asier Abrisketa 2022ko eka. 30a, 11:05

Garagarrilaren 15era arte aurkeztu daitekez kartelak udaletxean, sari bakarra 150 eurokoa izango da.

Areatzako Jai Batzordeak aurten be antolatu dau jaietako kartel ofiziala ebazteko lehiaketea. Garagarrilaren 15ean, eguerdiko 14:00etan amaituko da bakotxaren kreazinoa udaletxean aurkezteko epea. Kartela formatu digitalean (60/40 zentimetroko formatuan) eta A4an inprimiduta aurkeztu behar da, bertan "Areatzako Jaiak 2022, abuztuaren 23tik 30era" testua agertu behar dalarik. Kartelak egiterakoan, edozein teknika erabili daiteke, fisikoa edo digitala.

Kartelok aurkezterakoan, honeekaz batera bakotxaren datuak eroan beharko dira udaletxera zarratutako gutunazal batean: izena eta abizen bi, helbidea eta telefono zenbakia. Egunean bertan, Jai Batzordeko kide bik eta Udaleko kultur arduradunak aukeratuko dabe behin betiko kartel irabazlea. Honek, 150 euroko saria jasoko dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!