musikea

Hilero urtengo da Areatzako Banda herritik kalejiran

Asier Abrisketa 2022ko eka. 20a, 17:21

Domekan jo dabez instrumentuak lehenengoz kalean eta Aritz Labrador zuzendariak sortutako Areatza kalejira abestia be aurkeztu dabe. 

Areatzako Banda hilero entzuteko aukerea egongo da oindik aurrera herriko kaleetan. Izan be, kalejira bat egingo dabe hile bakotxeko domeka goiz baten. Lehen agerraldia domekan, hilak 19, egin eben bandako Aritz Labradorren zuzendaritzapean 30 bat musikarik, haizezko musika-tresna eta perkusinoagaz lagunduta. Gainera, Areatzako Bandaren ereserki barri bat lehenengoz entzuteko aukerea izan eben gerturatutakoek: Areatza kalejira. Areatzako Udalaren Facebook kontuan dago entzungai abestia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!