bardintasuna

Areatzako Bardintasun Planean parte hartzeako aukerea izango dabe gazteek

Asier Abrisketa 2022ko eka. 15a, 13:16

Areatzako Udala herritarren parte hartzeagaz dabil egiten III. Bardintasun Plana eta gaur arrastian, gazteek egin ahal izango dabez proposamenak Gaztelekuan.

Aprilean hasi eban Areatzako Udalak III. Bardintasun Plana herritarrakaz batera egiteko prozesu parte-hartzailea. Aprilaren 27an, maiatzaren 18an eta bagilaren 1ean herri-batzarrak egin ostean, gaur izango dabe berbea gazteek. Horretarako, hitzordua antolatu dabe gaur, hilak 15, Gaztelekuan. Arrastiko 18:00etatik aurrera idea eta proposamenak egin ahal izango dabez, plan barrian onartuak ahal izango diranak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!