udalekuak

Hilaren 15ean amaituko da Areatzako udalekuetan izena emoteko epea

Asier Abrisketa 2022ko eka. 8a, 13:14

Bagilaren 27an hasita, hiru asteko udalekuak izango dira aurtengoan. 2010 eta 2018 urteen artean jaiotakoek emon ahalko dabe izena.

Zaztaparrak Asti Taldeak antolatu dauz Areatzako herri udalekuak, hilaren 27an hasi eta garagarrilaren 15ean amaituko diranak. Urtekera egunak kenduta, 09:30etik eta 13:30era egongo dira ume eta gaztetxoak udalekuetan. Izan be, kanpora joateko egunetan 17:00etan helduko dira herrira. Haur Hezkuntzako 3. maila eta Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte dagozan umeak hartuko ditue.

Izena galdetegiaren bitartez egin behar da, bagilaren 15ean amaituko da epea. Matrikulea asteka egin behar da. Ume bat aste bakarrean apuntau ezkero, 40 euro ordaindu beharko dira eta 30 euro familia bereko hurrengoek. Aste bi egoteko barriz, ume bakarreko prezioa 68 eurokoa izango da eta neba-arrebak be apuntau ezkero, honeek 51 euro ordaindu beharko dabez. Amaitzeko, aste bitan egongo diranak hirugarren astea doban izango dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!