ikuskizuna

Sua eta operea nahastuko dira Areatzako kaleetan

Asier Abrisketa 2022ko eka. 3a, 11:16

Domeka gauean, Hortzumuga Teatroa eta Deabru Beltzak konpainiek Senta. Noraezean kale ikuskizuna antzeztuko dabe.

Bagilaren 5ean, 21:30etik aurrera, Hortzuma Teatroak eta Deabru Beltzek perkusino, su eta opera ikuskizunagaz Areatzako kaleak astinduko dabez. Holandar alderraian inspirauta, Wegnerren operearen barrikuspen eguneratua da Senta. Noerezean. Euskal eszenako konpainia entzutetsu bien artean, Sentaren istorioa kontauko dabe, noraezean dabilen mamu ontzi gidaria.

Sinopsia

Senta, mamu ontziaren buru eta gidari, iparra galduta dabil. Ez daki non dagoan ezta norantza nabigatzen dauan be; amorru bizian marru eginez noraezean dabil. Egun baten, tripulazinoaren agintea hartzea ebatziko dau, munduari indarrez kantetako. Oingoan, berak ebatziko dau eta norabide barik ibiltea; noraezean baina duintasunez".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!