merkatariak

Gaur hasi da Areatzako Bonodenda kanpainea

Asier Abrisketa 2022ko eka. 1a, 17:34

Hogei eurotan salduko dira udaletxean herriko komertzioetan 25 euroko balioa izango daben 400 bonoak.

Gaurtik aurrera, 400 bonoak saldu arte egongo da honeek udaletxean lortzeako aukerea. Aurkeztutako NAN bakotxeko gehienez hiru bono salduko dabez, 20 eurotan, beti be hamasei urtetik gorako herritarrentzako.

Bonoak lortuta, honeekaz Bonodenda kanpaineagaz bat egin daben saltokietan egin ahalko dira erosketak, ehuneko hogeiko beherapenagaz. Bonoak multzotu daitekez, baina erosketak egiterakoan, ordaindu beharrekoa bonoen baliora heltzean ez bada, ez da dirurik bueltako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!