musikea

Xabier Lete omentzeko jardunaldiak antolatu dauz The Quiet Cornerrek

Asier Abrisketa 2022ko eka. 1a, 11:17
argazkia: wikipedia.

Gaur 19:30ean Leteren ikuspegi dialektikoaren gaineko berbaldia egongo da eta bihar, musika eta poesia emonaldia, 19:30ean.

Maiatzaren 26an hasi ziran Xabier Lete omentzeko jardunaldiak The Quiet Cornerren, Areatzako taberna irlandarrean. Orduan, Eugenio Ibarzabalek Nik ezagutu dudan Xabier Lete berbaldia emon eban. Asteon, beste bi ekintza antolatu ditue. Gaur, bagilak 1, Xabier Aierdi izango da hizlaria. Leteren ikuspegi dialektikoa azalduko dau Aierdik, Izarren hautsa kantuaren berbetatik abiatuta. Bagilaren 2an barriz, Leteren poema eta abestiak entzun ahal izango dira The Quiet Cornerren, Arratiarren aho eta taupadetan izeneko emonaldian.

TQCren disko propioa

Ataxia telangiectasia gaixotasun sendaezinak jotako ume eta gazteak laguntzen dauzan AEFAT alkartearentzako dirua batzeko helburuagaz, tabernan jo daben taldeen kantu batzuk disko batean bildu dabez. Bertan, Highlanders, Cosh & Duran, Confluence, Euskelga, Four Friends, Funk Collective, Iker Piris, Los Blues Morning Singers, Los Brazos eta Xuxurlaka taldeen abestiak dagoz.  CD formatuan, 12 euroko prezioan; eta pendrive formatuan, 15 eurokoan, dago salgai diskoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!