ostalaritzea

Lizitazinora atera dau Areatzako Udalak Aldamin tabernea

Asier Abrisketa 2022ko mai. 27a, 12:51

Bagilaren 3ra arte aurkeztu daiteke uda sasoian ugerlekuko tabernea kudeatzeko lehiaketa publikora.

Areatzako Udalak Aldamin tabernea kudeatzeko lehiaketa publikoa ipini dau martxan. Holan, ugerlekua zabalik dagoan hiru hilabeteetan, bagilaren 20tik urri lehenengoaren 20ra, zabaldu ahalko dau taberna proiektu onena aurkeztuten dauanak. Parte-hartu ahal izateko, bagilaren 3a baino arinago egin behar dira tramiteak. Udaleko webgunean topau daitekez baldintza eta bete beharrekoak.

Udalak ezarritako hileroko errenta minimoa 150 eurokoa izango da, BEZ barik. Hau da, guztira 544 euro ordaindu beharko dira hiru hileetan, BEZ barne. Hau lokalaren alokairua da; ura, gasa, argindarra eta bestelako tasak norberak ordaindu beharko dauz.

Hiru hilabeteko kontratua izango da eta gainera, ugerlekuetako ordutegian zabalik egon beharko da tabernea. Kudeaketa nori emon ebazteko, Udalak hainbat gai izango dauz kontutan, gehienez be, 100 puntugaz balorauko dira proiektuak. Hasteko, aurkeztutako eskaintza ekonomiko onenak 70 puntu lortuko dauz. Bestetik, ostalaritzan behar egindako urte bakotxagaitik puntu bi banatuko dira, 10 gehienez be. Amaitzeko, 20 puntu banatuko dira hurrengo baldintzak kontuan hartuta: proiektuaren memoria, langileen koalifikazino eta hizkuntza gaitasuna, ordutegia eta eskaintza gastronomikoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!