Aiko taldeak Areatzatik hasi eta Pirinioen luzeeran zehar hainbat geldialdi egingo dauz udan zehar, musika eta jantza tradizionalen inguruko Danspirenaika proiektuagaz. Areatzan, maiatzaren 21ean eta 22an egongo dira. Pilar Baca Sevillako jantza espainiarreko eta flamenkoko irakasleak, Larraitz Artetxe Aikoko kideak, Claude Iruretagoyena lapurtarrak eta Ines Uriarte ondarrutarrak emongo ditue ikastaroak. Areatzan amaitu ostean, Jacara joango da Danspirenaika, garagarrilaren atzen astegoienean.
Ikastaro eta berbaldietan parte hartzeako matrikuleak 50 euroko prezioa dauka. Hau, 634 423 539 whatsapera edo aiko@aikotaldea.eus helbide elektronikora idatzita egin daiteke.
Egitaraua
Maiatzak 21, zapatua
- 16:30ean, Danspirenaikaren ondoetorria eta aurkezpena
- 17:00etan, Euskal jota eta buleria, konpasa partekatzen ikastaroa Sevillako Pilar Bacaren
eskutik - 18:30ean, Aiko taldeko Larraitz Artxeren ikastaroa Joteagaz olgetan Arratian Klaratarren
komentuan, 20:00etan, jantzapoteoa Aiko taldeagaz Gudarien plazan hasita.
Maiatzak 22, domekea
- 10:00etan, Miarritzeko Maritzuli konpainiaren ikastaroa Jauzika Pirinioetan
- 11:30ean, Ondarruko Ines Uriarteren ikastaroa Bikotean gidatzearen oinarrizko kontzeptuak
Klaratarren komentuan.