Jaialdia

Aurkeztu dabe Areatza Musik and Beer jaialdiko kartela

Asier Abrisketa 2022ko mai. 11a, 17:18

Maiatzaren 27an eta 28an ospatuko da musikea, garagardaoa eta jana batuko dauzan jaialdia.

Areatzako Musik and Beer jaialdian, maiatzaren 27an, Blues Morning Singers, EraBatera, A Contra Blues kataluniarrak eta Laura Cox frantziarrak eskainiko dabe zuzeneko musikea. Hurrengo egunean barriz, Northagirres, The Electric Alley Cadizeko taldea, The L.A. Maybe Estatu Batuetakoa eta The Treatment britainiarrak izango dira protagonistak.

Jaialdiaren izenak dinoan modura, musikea ez da izango protagonista bakarra. Izan be, Basqueland Brewing-eko artisauen garagardao desbardinak be egongo dira egun bietan dastatzeko. Beste alde batetik, foodtruck-ak egongo dira jatekoa saltzean. Gainera, maridaje bi dastatzeko aukerea be egongo da aurten: ostra eta garagardaoa 12:00etan; eta gazi-gozoa eta garagardaoa 13:30ean. Honeen prezioa 25 eta 20 eurokoa da hurrengoz hurrengo, eta txartelak bainuetxean egongo dira salgai maiatzaren 23ra arte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!