Laminetxe

Auzolan eguna antolatu dabe Laminetxe Gaztetxean

Asier Abrisketa 2022ko mai. 11a, 17:02

Maiatzaren 14an izango da Areatzako gaztetxean lan eguna, 11:00etatik aurrera.

Urteak dira Frakazuri Gazte Asanbladak antolatutako gaztetxean ez dala ekintzarik egiten. 2007an hasi eta 2015era arte egon zan martxan Laminetxe, aprilean egin zan azkenengo kontzertua. Baina gazte belaunaldi barriek hau berreskuratuteko beharra ikusi dabe atzenaldian.

Beharrizanari urtenbide bat topetan dabiz oin. Gazte ugari bildu dabezan asanblada irekiak antolatu ostean, lekua atonduten hasi ziran urten hasikeran. Oindino, ekintzak antolatzen hasteko hainbat konponketa egin behar dituela eta deitu dabez billaroztarrak auzolanera zapatuan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!