Karpoko jaiak ospatuko ditue astegoienean

Asier Abrisketa 2022ko mai. 7a, 17:38
argazkia: bizkaie.biz

Paella eta gisadu lehiaketak, musikeak eta frontoi-jokoek osotuko dabe egitaraua, Areatzako VI. Ganadu eta Artisau azokea be izango da domekan.

Egun bitarako programazinoa antolatu da Karpoko jaiak ospatuteko. Maiatzaren 7an, paella eta gisadu lehiaketakaz hasiko da jaia eta ez da hurrengo egunerarte amaituko. Domeka eguerdian zarratuko da egitaraua, azokea amaitu, errifak zozketau eta taloak jan arte.

Zapatua, maiatzak 7

Errekondo Txokoak antolatutako paella -okelezkoa- eta gisadu lehiketea errekako paseoan izango da. 10:00etatik aurrera hasiko dira zenbakiak banatzen, parte-hartzaileek bertan topauko ditue esarleku, mahai eta karpak. Prestautakoaren aurkezpena 14:00etan izango da, udaletxeko arkupeetan. Danak batera jateko, 14:30ean egin dabe bazkari-herrikoierako deialdia.

Arrastian barriz, pelotalekura mobiduko da jai giroa. 17:00etan, zesta-punta eta pala motzeko partiduak jokatuko dira. Zesta-puntan, Basterra eta Julen del Rio lehiatuko dira Aaron eta Adrian Feernandez Ibarraren kontra.

20:00etatik aurrera, Areatzako kaleetatik Rockalean taldea ibiliko da rock abesti mitikoen bersinoakaz iluntzea animetan, tabernaz-taberna.

Maiatzak 8, domeka

Domeka goizean musikeak jarraituko dau Areatzan, Bizkaiko Gaiteroak taldearen eskutik. 10:30ean emongo jako hasikerea Areatzako Ganadu eta Artisau Azokearen seigarren edizinoari, plazan. Hiru orduz egongo dira postuak. Gero, errifen zozketea egingo da, Guraso Elkarteak egindako taloak jaten amaituko dira aurtengo Karpoko jaiak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!