Kontzertua

Nazinoarteko Jazz Eguna ospatuko dau The Quiet Cornerrek

argazkia: Crazy Jazzers

Aprilaren 30ean, Crazy Jazzers-ek eta Elsa Lizundia Triok eskainiko dabez kontzertuak, eguerdian eta iluntzean hurrengoz hurrengo.

Aprilaren 30a da Nazinoarteko Jazz Eguna. Holan, Areatzako The Quiet Corner taberna irlandarrak Crazy Jazzers Banda eta Elsa Lizundiak gidatutako hirukotea konbidau dauz oholtzara. Lehen kontzertua, Crazy Jazzers taldearena, 13:30ean hasiko da. Bigarrena barriz iluntzean, 20:00etan.

Crazy Jazzers-ek New Orleanseko kaleko bandetan inspirautako musikea joten dau. Taldea sei musikarik osotzen dabe: Gorka Carralero (korneta), Andoni Aizpuru (saxo sopranoa), Izaskun Alzola (banjo eta ahotsa), Mikel Gonzalez (saxofonoa), Claudio Martin (garbitzeko ohola) eta Santi San Roman (gitarra erresonatzailea eta ahotsa).

Elsa Lizundia barriz, Trapagararen jaio eta gaur egun Zeberion bizi dan musikaria da. Hainbat proiektu musikaletik pasautakoa da, besteak beste Dinamita pa los Pollos, Bilboko Carrusell Orkestra, Bilbao Lindy Band, Bilbao Jazz Band eta gehien harrotzen dauana, Girls in Band. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!