Areatza III. Bardintasun Plana sortzeako prozesuan dago murgilduta, eta herritarren laguntza eskatu dau Udalak. Holan, hurrengo asteetan hiru hitzordu antolatu dira, plan barrian herritarren ideia eta proposamenak jasoteko. Lehen saioa aprilaren 27an izango da, 17:30etik 19:30era, udaletxean. Gero, maiatzaren 18an eta bagilaren 1ean be jarraituko dau prozesu parte-hartzaileak.
Parte hartzeako izena emon behar da aldez aurretik, info@errotik.org helbide elektronikoan edo udaletxean bertan. Haurrentzako zaintza zerbitzua be egongo da, izena emoterakoan honen beharra azaldu ezkero.
