tailerra

Umeentzako zeramika tailerra egongo da zapatuan Areatzan

Asier Abrisketa 2022ko apirilaren 21a

argazkia: unsplash.com

Amaren eguna dala eta antolatu da sei urtetik gorako haurrentzako tailerra, izena aldez aurretik emon behar da 615 731 182 telefonoan.

Datorren astegoienean izango da Amaren Eguna, hau ospatu eta haurrek amarentzako oparia sortzeko aukerea egongo da aprilaren 23ko zeramika tailerrean. Saioa goizean izango da, 11:30etan hasi eta ordu batez.

Saioa Larrearen tailerrean -Askatasun kalea 29- emongo deutsee forma eta kolorea zeramikeari. Parte hartzeako, 615 731 182 telefonoan emon behar da izena eta 12 euro ordaindu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!