Gaur emon jako hasikerea, altxorraren bila jolasagaz, Areatzako ludotekan Aste Santuko oporretarako programazino bereziari. Bihar, talde jolasakaz girotuko dabe goiza eta etzi, mendi urtekerea egingo dabe ludotekako erabiltzaileek.
Jai-egunen ostean be, aprilaren 19, 20 eta 21ean egongo dira ekintza bereziak. Martitzena playback-ak aurkeztu eta bingora jolasteko eguna izango da. Eguaztenean City Jumpera egingo dabe urtekerea, ohe-elastikoetan saltoka pasauko dabe goiza. Amaitzeko, eguenean eskulanak egiteko aukerea izango dabe umeek.