Mendigana-Larrederreko gailur lerroa: hobiak, giza kokaguneak eta lurralde markaketak Areatzako historiaurrean izeneko berbaldian, Gorbeian egindako indusketen emaitzen barri emongo dau, hasikera baten komentuan egoan iragarrita berbaldia baina Parketxean izango da. Inguru honetan topautako errastuetan, 5.000 urteko aldea dago, topautako errasturik zaharrena eta barriaren artean, historiaurreko denpora tarte eta kultura desbardinen lekuko.