Kontzertua

El Drogasek kontzertu akustikoa eskainiko dau Areatzan

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 24a

Akustik Fraktion jirearen parte izango da zapatuan 20:00etan hasiko dan abeslari nafarraren kontzertua, komentuan.

Enrique Villarrealek, El Drogas ezizenagaz ezaguna dan abeslaria, 189 escritos con una mano enferma poema liburua eta El largo sueño de una polilla disko barria aurkeztuten dabil Akustik Fraktion jiran. Kantu barriakaz batera, bere ibilbideko kantu mitikoetako batzuk be eskainiko ditu musikari nafarrak Areatzan. Akustik Fraktion, bere proiekturik personalena dala dino El Drogasek.

Izena aldez aurretik emon behar da Areatza Urtaroka webgunean, edo 94 673 90 10 telefonoan, barikuko 15:00ak orduko. Aforoa bete ezkero Areatzako 16 urtetik gorakoek eukiko dabe lehentasuna.

1980ko hamarkadan, Barricada taldeagaz egin zan ezaguna Enrique Villarreal, Euskal Rock Erradikalaren erreferenteetakoa. Hiru hamarkadetan, 23 disko argitaratu ebazan taldeak, euretako bi Por instinto (1991) eta Balas blancas (1992) platinozko diskoak izan ziran, eta beste lau, urrezkoak. Txarrena eta La venganza de la abuela taldeakaz be, beste bost disko kaleratu ebazan, eta El Drogas talde modura ostera, beste sei.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!