Kolektibo, alkarte eta militantzia esparruetan, nekatu barik lan egiteko truku eta metodoak azaldu behar ebazan hilaren 25 eta 26an Mar Garrote formatzaileak. Baina antolatzaileak, Ilgoran Arratiako Andren Jabekuntza Eskoleak atzeratu egin dau ikastaroa. Hurrengo hilean, maiatzaren 20 eta 21ean izango dira atzenean ¿Cómo estar en grupos y no morir en el intento? ikastaroko saioak, Areatzako udaletxean.