Kontzertua

Gozategi taldeak kontzertu akustikoa eskainiko dau Areatzan

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 2a

Zapatuan izango da, komentuan 19:30ean, trikitixea eta pop musikea 30 urtez buztartu dauzan taldearen emonaldia.

Kulturea Aterpe Epelean eta Korrika Kulturalaren programazino barruan antolatu da Areatzan Gozategiren kontzertu akustikoa, martiaren 5ean. Emonaldi akustikoa izanda, ez da talde osoa egongo. Asier Gozategi, Imanol eta Iñigo Goikoetxeak emongo dabe kontzertua. Izena aldez aurretik emon behar da Areatza urtaroka webgunean edo 94 673 90 10 telefonoan.

Hogeta hamar urteko ibilbidea eginda, Gozategi sano talde ezaguna da; arrakasta handiko diskoak argitaratu eta kontzertu jentetsuak jotakoa da Euskal Herriko txoko gehienetan. Gozategi anai-arrebek 1992 sortu eben taldea, Iñigo Goikoetxea ezetu eta euren erromeria moldatzen hasitakoan. 1995ean kaleratu eben lehenengo diskoa.

Bosgarren diskoaren ostean, 2006an, Ainhoa Gozategik taldea itxi eban. 2012an, zazpigarren diskoa atera eben, Gozategi All Stars izenekoa, "izar guztiak" euskeraz. Disko horretan, diskografia guztitik hartutako kanta ezagun eta arrakastatsuenak batzean dira.

Gozategiren musikea Euskal Herritik kanpo be bada ezaguna, Katalunian batez be, baina baita Madrilen, Vigon, Segovian... eta Finlandian eta Argentinan jo ditualako kontzertuak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!