Kontzertua

'Rock & Roots' kontzertua egongo da entzungai The Quiet Cornerren

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 23a

Zapatuan, 20:00etatik aurrera eskainiko dabez Mikel Gaztañaga, Charlie Cosh eta Juan Duranek rock kantu klasikoen bersinoak.

Zezeilaren 26an, 20:00etan hasiko da Areatzako taberna irlandarrean Mikel Gaztañaga eta Charlie Cosh-en Rock & Roots izeneko kontzertua. Areatzako saioan, Juan Duran konpositore galiziarra izango dabe konbidau lez zapatuko saioan.

Cosh abeslariak Irlandako eta Kaliforniako jatorria dauka, eta, beste batzuen artean, Akelarre taldeagaz ibilitakoa da. Gaztañaga barriz, piano jolea da eta Kepa Junkeragaz jo dau. Gitarrea eta ahoko soinuagaz be osotuten dabez emonaldiak Coshek eta Gaztañagak.

Bikoteak, rock klasikoko kantuen bersinoak joko dauz kontzertuan roots rock estiloari jarraituta. Izenak dinoan moduan, zuztarreko rockak, rockaren jatorrietara begiratzen dau, 1960ko hamarkadara. Abestietan folk, blues eta country elementuak erabilten dabez sortzaileek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!