Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako ibilbideari ekingo deutso Areatzan Laburbiraren hemeretzigarren edizinoak. Bertan ikusi ahal izango dira lehenengotik aurtengo kartela osotuten daben bederatzi film laburrak, zezeilaren 25ean, 19:30ean Areatzako udaletxean.
Euskaltzaleen Topaguneak antolatuten dauan Laburbirak, zuzendari hasibarri eta profesionalizetako bidean dagozanai bideratutako zine-jaialdia da. Euskal Herrian sortu barri diran film onenetako batzuk eskaintzen dira, hainbat herrik osotutako zirkuituan.
Aurtengo edizinoan bederatzi pelikula proiektauko ditue 30 herritan: Iban del Camporen Serendipia; Alba Romera eta Rony Devozen Itsasoaren mugimendua; Paula Iglesiasen Lanbroa; Jose Luis Gomezen Falta zaizuna; Naia Aizpuruaren Hurrengo geltokia; Amaia San Sebastianen Rewind; Aitor Alberdiren Turnoka; Josu Martinezen Subandilla eta Sergi Martinezen Itsaso.

Laburbira Arratian
Arratian Zertu Kultur Elkarteak antolatzen dau Laburbira, Areatza, Igorre eta Ubiden, udalen laguntzeagaz; eta Diman, Abizarie alkartea eta Udala dira antolatzaileak.
Barikuan Areatzan egon ostean, Igorren martiaren 4an izango da Laburbira, Lasarte Aretoan 20:00etan. Gero Diman martiaren 11n, eskolako kamaran 19:00etan, eta Ubiden 12an, 19:30ean Ortuzarren ikusi ahal izango dira filmok.