Poesia

Mikel Etxabururen poemak errezitauko dira musikearen laguntzeagaz

Asier Abrisketa 2022ko ots. 17a, 13:12

Areatzako komentuan izango da Oroitzen hondarrak nota txikietan emonaldia, zezeilaren 19an, 19:30ean. Nerea Zuloaga billaroztarrak, Izaskun del Cerrok eta Mikel Etxaburuk egingo dabe errezitaldia.

Mikel Etxaburu poetaren Ahaztu baino lehen, ama poema liburuan dago oinarrituta zapatuko errezitaldia. Honegaz batera, kantuek eta piano soinuek osotuten dabe errezitaldi musikatua, dana zuzenean. Emonaldi bera bertan behera gelditu zan abenduan, Covid-aren seigarren olatua dala eta. Oin, Korrika Kulturalaren programazino barruan antolatu dabe barriro errezitaldia.

Ama bizitzaren atzen fasean sartzerakoan hasi zan idazten liburua Etxaburu, oin dala hiru urte. Esperantza emoteko kantu bat da obrea. Bere erara, poemakaz, gorpuztu gura izan eban Etxaburuk amaren azken bidaia horretako bidelaguntasuna. Bere amari kantetan deutsa, eskutik heltzeako modu bat dala dino egileak, baina egoera bardintsuan dagozan ama eta aita danentzako egindako liburua be bada.

Etxaburuk beste hiru poema liburu be baditu: Zu zara orain txoria (Elkar, 2011), Hodeiak zapatetan (Susa, 2014) eta Lo zaudela zabaldu dizkizut begiak (Erein, 2016). Atzen hau izan zan saritua, Blas de Otero-Bilbo Uria nazinoarteko tituloagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!